Cristina Enea -Gladys Enea izenarekin ere ezaguna- parkeko putzuan basahatea
(Anas platyrhynchos)
da topatu dezakegun anatido espezie basati bakarra. Putzuaren
ezaugarriak ez dira bestelako anatidoen gustukoak, eta erabat ezohikoa
da basahatea ez den espezie bat bertara gerturatzea.
Ahate mokozabala (Anas clypeata) Cristina Enean
Asteburu honetan ezohikotzat jo dezakagun bisitari bat heldu zaigu parkera,
ahate mokozabal (
Anas clypeata)
bat. Eme bat da, bere lumaje soilak adierazten duen bezala. Larunbatean
mesfidati mugitzen zen putzutik. Igandean lasaiago zebilen. Lo-kuluxkan
eta elikatzen ikusi dugu.
Ahate mokozabala (Anas clypeata) Cristina Enean